Oroitzen naiz gazte nintzela, gure herrira sartu ziren egun hura,
espainiar soldadu faxistak! Herri gizon gihartsu eta trebeenak,
gogoz kontra lanera behartuak, estatuarentzat armak sortzeko!
Gure arbasoen bizipenak, belaunaldiz-belaunaldi,
ahoz-aho zabalduak!
Garai ahaztezinak, oraindik oroituak!
Iluntzero aita negarrez, itzultzen zen gure etxera burumakur
Otzen zen benetan gertatzen zenaz,
bere eskuek sortutako bonbak, gure etxeak suntsituko zitutuztela!
Gure arbasoen istorioa, herri baten borroka!
Gure arbasoen bizipenak, belaunaldiz-belaunaldi,
ahoz-aho zabalduak!
Gure arbasoen istorioa, herri baten borroka!
Gure arbasoen bizipenak, belaunaldiz-belaunaldi,
ahoz-aho zabalduak!
Garai ahaztezinak, oraindik oroituak!
Zuhaitz baten sustraiak bezala, gure bizitzaren parte dira!