Gaua zen agertu zirenean,
Besarkadarik gabe
Lurperatu zituzten.
Belarra han ez da inoiz berdetzen,
Gu ere idor gaude,
Zauriz eginda
Horitu da zure erretratua,
Irribarre mortua
Denboraren zainetan.
Baina guk
Zure izena oihukatuz,
Bila jarraituko dugu
Bala bat lurpean,
Mila gorpu.
Bala bat lurpean
Garaituentzako.
Memoria hezurrez
Eginda dago,
Gure egia tiroz
Isildu danean.
Bala bat lurpean